Enpresak

(Erderaz hemen)

Zuen enpresak pertsona ahulenekiko alde solidarioa erakustea nahi duzue, modu ikusgarri eta hurbilean? Zuen bezeroek ingurune sozialarekin integratutako enpresa gisa identifikatzea? Zuen langileak harro egotea zuen lanarengatik? Eta hori guztia berdintasunarekiko eta ingurumenarekiko benetakotasuna, hurbiltasuna eta kezka erakusteko moduan?

Gure Katalogoa kontsultatu


Aste solidarioa

Bazkerketa sozialaren kontrako liburuak

Gure liburu-dendak pertsona eta enpresa solidarioen liburuen dohaintzei esker funtzionatzen du. Liburu horiek gure liburu-dendan saltzen ditugu, eta, horrela, gizarte-bazterkerian dauden pertsonei prestakuntzarako eta enplegurako aukerak lortzen ditugu, eta baita Zubietxe Elkartearen gizarte-proiektuetarako finantzaketa.

Gainera, liburu-dendak mota guztietako pertsonen arteko harremanetarako gune bat sortzen duten jarduerak garatzen ditu, eta ingurumena birziklatzearen bidez babesten du.

Egurrezko kaxen eredu desberdinak ditugu, hainbat tamainatakoak enpresa ezberdinentzat, beti izaera estetikoa dutenak. Kartelak, emailak eta beharrezko materiala ematen ditugu, enpresak jardueraren berri izan dezan.

Emandako liburu bakoitzeko, enpresak konpromisoa hartzen du euro bat emateko, 300 euroko mugarekin.

Eta, jarduera amaitzean, zuen buletinetan eta sare sozialetan erakutsi ahal izango duzuen diploma bat emango dizuegu, baita beste material batzuk ere (argazkiak). Gure sare sozialetan aipatuko zaituztegu, eta zerga-arintzerako beharrezkoak diren materialak emango dizkizuegu.

Gure burua eskaintzen dugu proiektuaren, liburu-dendaren, Zubietxeren eta, oro har, gizarte-bazterkerian dauden pertsonekin egiten dugun lanaren aurkezpena egiteko. Adibidez, eguerdian edo txanda baten ondoren atsedenaldiren bat baduzue; edo enpresaren jardueraren edo batzarren batean. Hemen ekimena zuena da.