24-12-12: Giza-katea

Datorren abenduaren 12an, goizeko 12: 00etan, Giza Eskubideen aldeko astearen barruan, gizarte-bazterkerian dauden pertsonak eta gehiengoko gizarteko pertsonak Giza Kate batean batuko gara, gogorarazteko pertsona bakar bat ere ez dela oinarrizko eskubideetatik kanpo geratu behar: bizitzeko leku bat, osasun- eta hezkuntza-sarbidea, eta bizi eta ekarpenak egin ahal izateko komunitate bat.

Katea Erriberako Merkatuaren sarrera nagusian hasiko da, eta Libu liburudendan amaituko da, Harategi Zaharra kaleko 7. zenbakian, Bilboko Alde Zaharrean.

Giza katearen hasieran Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez egongo da, eta liburu dohaintzak jasotzeko postu bat inauguratuko du Merkatuan. Postu hori bi astez egongo da bertan, azokara joaten diren pertsonek liburuak eraman ahal izan ditzaten.

Giza katea amaitzean, 12: 30ak aldera, Zubietxek eta Kirmen Uribe idazleak lagun duten pertsona batek manifestu bat irakurriko dute etxerik ez duten eta baztertuta dauden pertsonen eskubideen alde.

Zatoz gurekin! Etorri 12: 00ak baino minutu batzuk lehenago eta ekarri zerbait gorria!!